ETBko tertulietan, parekidetasuna soilik egunerokoetan

ETBko tertulia nagusietan, ETB1-eko Ahoz Aho, Ahoz Aho + eta ETB2-ko En Jake eta La Noche en Jake emakumeen presentzia ezberdina da. Egunero euskarazko katean eskaintzen den Ahoz Aho saioan 3 tertuliakide izaten dira, batzuetan 2 emakume eta gizon 1 eta bestetan. adiz, 1 eta 2. Batez beste, emakume eta gizonen parte-hartzea % 50ekoa izan da, hau da, parekidea.captura-de-pantalla-2017-01-25-a-las-16-42-31ETB2-n eskaintzen den En Jake saioaren eguneroko eztabaidan, emakumeen presentzia %41,25 izan da abenduan, eta ez da egon emakumerik gabeko saiorik.

captura-de-pantalla-2017-01-25-a-las-16-42-43

Asteko eztabaidetan, aldiz, gizonen eta emakumeen presentziaren desoreka nabariagoa izan da. Ahoz Aho-ko bi saio baino ez dira izan abenduan; bietan gizon gehiago izan dira emakumeak baino.

captura-de-pantalla-2017-01-25-a-las-16-59-47

Are okerrago da egoera ETB2-k astean behin eskaintzen duen La Noche en Jake saioan. Abenduan izandako lau iritzi-mahaietan gizonen kopurua emakumeena baino askoz altuagoa izan da. Mahaian ezberdintasuna nabaria izan bada ere, gonbidatuei erreparatu, emakumeen eta gizonen presentziaren arteko desoreka are handiagoa izan da; esaterako, abenduaren 28an 12 pertsona egon ziren programan, horietako baino bi ez ziren emakumeak; bata, aurkezlea.

captura-de-pantalla-2017-01-25-a-las-17-08-14

 

 

 

 

 

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s