Berria eta Gara, parekideenak baina ez parekideak

Abenduan Hego Euskal Herriko egunkari nagusietan —Berria, Gara, El Correo, Deia, Diario de Noticias, Diario de Navarra eta Noticias de Alava— argitaratutako iritzi-artikuluak ere aztertu ditugu. Honako honetan Berria eta Garan agerturiko sinaduren ikerketaren emaitzak aurkezten ditugu. Besteetan baino emakume gehiagok sinatzen dituzte artikuluak; hala ere, parekidetasunetik urrun daude oraindik (sinaduren heren bat dagozkie emakumeei).

Garan, emakumeen batez besteko presentzia % 31,44 izan da, azaroan baino puntu bat gehiago. Hala ere, 5 egunetan ez da emakume iritzi-emalerik izan. Beste aldetik, egun bakar batean sinadura guztiak emakueei egokitu zaizkie eta beste 13 egunetan emakumeen kopurua % 40 baino altuagoa izan da.

captura-de-pantalla-2017-01-25-a-las-12-22-02

Berriaren kasuan, batez beste, % 33,5 izan da emakumeen presentzia iritzi atalean; azaroan baino 3 puntu baxuagoa. Aipatzekoa da egunero dugula Miren Amurizak sinaturiko zutabea. Zortzi egunetan emakumeen presentzia % 40 baino altuagoa da.

captura-de-pantalla-2017-01-25-a-las-12-31-10

Deian, emakume iritzi-emaleen kopurua azaroko parametrotan kokatzen da abenduan ere (%16, 25). Azterturiko egunetan, soilik bateantan parekidetasuna (≥ % 40) egon dela esan dezakegu.

captura-de-pantalla-2017-01-26-a-las-13-50-19

OHARRA: iritzi-artikuluak sinatzen dituztenak neurtzeko kontuan hartu dira iritzi-orrietan zein politika/gizarte/nazioarteko ataletan agerturikoak, eta baztertu dira ekonomia, kirola eta kultura arlokoak.

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s