Emakumeen ikusgaitasuna hedabideetan

Ia inork ez du zalantzan jartzen komunikabideen eragina iritzi publikoan, bereziki, zertaz hitz egin behar den edo gai-zerrenda ezarriz, batzuk goraipatuz eta beste batzuk isilaraziz, Agenda Setting deituriko teoriak agerian uzten duenez. Gai batzuk aipatzerakoan, publikoak ere lehentasunen artean kokatuko ditu, beste batzuk, aldiz, baztertuz (Monzón, 1987: 50). Framing edo enkoadratzearen teorikoek, berriz, komunikabideek munduari nondik begiratu ezartzen dutela baieztatzen dute.

Ildo berean, UNESCOk (2014) lotura estua atzematen du emakumeen ahaldutzearen eta hedabideen garapenaren artean. Genero indikadoreen inguruan argitaratzen duen txostenean azaltzen duenean “Pertsonen gizarte- eta buru-egituretan genero-ezberdintasuna eta estereotipoak dauden bitartean, hedabideek hedatu eta betikotu ala aldatzeko aukera izango dute. Are gehiago, komunikazio-profesional askoren desbideraketa “maskulinazaitzaile” kontziente edo inkontzientearen atzean emakumeen eta generoaren inguruan informatzeko gaitasun eza dago” (UNESCO, 2014: 17). Hori dela eta, oso garrantzitsutzat jotzen ditu genero-indikadore batzuk aztertzean; horien artean, dudarik gabe, informazioen egileen ingurukoak. Beraz, informazio eta iritzien egileen artean zenbat diren emakume eta zenbat gizon kontuan hartu beharreko adierazlea da; are esanguratsuagoa da, aldiz, edukietan –testu zein irudietan- irudikaturiko tratamendua generoaren perspektiba edo ikuspegitik.

Candido Monzon-ek dioenez, komunikabideak iritzi-liderren eta publikoaren arteko bitartekariak dira. Javier del Rey-k, bere aldetik, dio egunkariek informatzeaz gainera, orientatu edo bideratzen dutela, gaurkotasun politiko eta ekonomikoaren gertaera esanguratsuen inguruan azaltzen duten iritziaren bidez. Era berean, bitartekari funtzioa egiten dute gaurkotasunaren eta jendartearen artean, gertaeren eta baloreen artean eta hautagai zein alderdien eta giro sozialaren artean (Del Rey: 1996, 508).

Ikus-entzunezkoei dagokienez, Paloma Abejon adituak dioenez (2013: 95,96), tertuliakideek eragin handia dute iritzi publikoan; gainera, hedabideetan errepikatzen diren kideak –gutxi- dira; hau da, hedabide batean baino gehiagotan parte hartzen dute, eta oso ezagunak bilakatzen dira entzulerientzat, baita sinesgarriak eta hurbilak ere.

2015eko martxoaren 25ean espainiar Estatuan egindako GMMP monitoreoan agerian geratu zenez, prentsan lan egiten duten emakumeen portzentaia % 44 da; % 59, irratian, eta % 65, telebistan. Txostenaren arabera, emakume erreportariak % 52 dira irratian eta %70 telebistan. Ikerketak ere ondorioztatu zuen emakume kazetarien % 73k jendarte eta legalitateari buruzko informazioa lantzen dutela; gizonen artean, berriz, % 58k. Politikari dagokionez, horretaz hitz egin zuten emakumeek %5 osatzen zuten; gizonen kopurua, aldiz, %9 izan zen.

Politikako albisteetan emakumeek izan zuten presentziari dagokienez, GMMP-ren datuetan arabera, emakumeak albiste politikoen % 25ean agertu ziren subjektu moduan; gizonak, aldiz, berrien % 75an izan ziren protagonista.

Albisteen iturrien azterketan, monitoreoak ondorioztatu zuen agertutako emakume adituak % 9 izan zirela, eta erakunde politikoetako bozeramaleak, berriz, % 26.

Iritzi-emale edo gaurkotasunaren analisten artean emakumeen presentzia aztertu duten ikerketek, ordea, argi uzten dute emakumeen portzentaia nabarmen jaisten dela, adibidez, irrati-tertulietan. Periódico de Cataluña egunkariak 2013an, Catalunyako irrati-nagusietako tertuliei buruz egindako ikerketa batean, oso argi geratu zen emakumeen eta gizonen presentziaren arteko desoreka. Bi aste horietan 17 gizonek (%71) eta 5 emakumek (%29) parte hartu zuten eztabaidetan; gizonek 69 alditan hartu zuten hitza (% 78) eta emakumeek, ordea, 19tan (%22).

Paloma Abejón-ek (2013, 103) egindako ikerketa batean ere oso argi geratzen da oso emakume gutxik iritzia ematen dutela espainiar Estatuko hedabideetan. Azterketan, 359 iritzi-emaleen artean, 81 baino ez ziren emakumeak (%23), eta emakumeen eta gizonen arteko aldea nabariagoa zen idatzizko prentsan, telebistan eta irratian baino, Era berean, nabarmendu zen emakumeen presentzia are txikiagoa zela eztabaida politikoetan (Abejón: 2013, 104).

EAEra jausia eginez, Lorea Segurola Orbegozo ikasleak 2016ko otsailean aurkeztutako Gradu Amaikerako lanean, Radio Euskadiko Ganbara, Euskadi Irratiko Faktoria eta Onda Vasca-ko Gabon irratsaioetako tertulietan emakumeek izandako presentzia aztertu zuen. Berak ondorioztatutako emaitzen arabera, tertuliakide guztien % 21,28 ziren emakumeak (10/47), honela banatuta: %11,11 Ganbaran (2/18), % 27,78 Faktorian (5/18) eta % 23 Gabon-en (3/13). Azterketa 2015eko abenduaren 7tik 24ra arteko denbora-tartean egin zuen.

Horren harira, abiatu dugu ikerketa hau; egunez egun, Hego Euskal Herrian -momentuz- dauden tertulia nagusietan (irrati/telebistetan) eta iritzi-orrialdetan agertzen diren emakumeak plazaratzeko.

Hemen argitaratzen den material guztia erabil daiteke, soilik jatorria azalduta.

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s